martes, 17 de febrero de 2009

EPIKURO: MENEZEORI GUTUNA

Epikurok Menezeori: Osasuna eta alaitasuna.
Filosofiak pertsonak zoriontsu egiteko balio du eta adina ez dela aitzakia bat.
Gazteek, etorkizunean gauza egokiak aukeratzeko balio du filosofatzeak.
Zaharrak, ondasunetan gaztetzeko balio du.

Jainkoak existitzen dira, baina, ez dira jendeak uste duen bezalakoak. Gu bezalakoak direla uste dute, baina, ez dira hala. Ez dira gure bizitzan sartzen, beraiek leku batean bizi dira eta gu beste leku batean.

Heriotza ez dugu sentitzen. Ongia eta gaizki bereizten ditugu sentitu egiten ditugulako. Horregatik, erraten zuen heriotzari beldurrik izan behar ez dela. Eta bizitza ere ez dela beldurgarria esaten zuen. Pertsonentzat heriotza ez da ezer eta hiltzen garenean pertsonak ez gara ezer.

Jakintsua diote, gazteari ongi bizitzea eta zaharrak ongi hiltzea erraten duena "tontoa" dela. Zaharrak ere ongi bizi behar dutela eta ez zaiola bizitzari beldur izan behar, ez gazteek ezta zaharrek ere.

Etorkizuna ez da gurea, baina, izango denari esperantza ez da galdu behar. Desio batzuk lortzeko, sufritu egiten dugu. Hori ez gertatzeko, guk ez sufritzeko, beharrezkoak dire desioak bakarrik bete beharko lirateke.
Desioak bi motatakoak izan daitezke: ezertarako balio ez dutenak edo alferrikakoak eta naturalak.













Plazerra kalkulatzen ikasi behar dugu.
Aunitzetan adibidez, ikasketekin gertatzen dena. Ikasten ari garenean, sufritu egiten dugu, bainna, helduak garenean lan on bat izango dugu. Eta gaztetan ez badugu ikasten, lan txar bat izango genuke.

Pertsona bat beti eguneroko janaria, solomoa, patatak.... jaten baditu eta noizbait zerbait garestiagoa jaten badu, gustura geratzen da. Baina, alderantziz, pertsona aberats batek egunero janari garestia jaten badu eta bat batean dirurik gabe gelditu eta janari ez hain ona jaten badu, ez da batere gustura geratuko. Horrekin erran nahi dugu gutxi duenak zerbait ona edo handia lortzen badu, aunitz duenak gutxirekin geratzen denean baino gusturago geratzen dela eta ez dagoenean ia ezer jateko ez zuenari ez dio asko kezkatuko, ohitutako dagoelako. Baina, asko duenak ez zen normaltasunez ibiliko.

martes, 3 de febrero de 2009

SARRERA

Blog honetan etikan egindako lana ordenagailuan azalduko dugu.